hace 10 meses
Desboteretze eskolako lehen ikastaro honetan, gizonek*, feminismoaren nondik norakoak jorratzeko parada izango dute. Izan ere, lanketa indibidual zein kolektiboa egiteko, ezinbestekoa da lehenik oinarri teorikoetan sakontzea eta horien inguruan hausnartzea, gerora ibilbidea aterki berdinaren azpian abiatzeko.

Saioan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Horretarako, Emakumeen Txokora etor zaitezkete edota 688 751 000 telefonora deitu.

Animatu parte hartzera!
Leer más
hace 10 meses
Hitzaldiaren helburua emakumeen sexualitateari buruzko mitoak baztertzea izango da. Horrela, bakoitzaren beharretan oinarritutako sexualitatea ezagutu eta autoezagutza afektibo-sexual handiagoa lortuko dugu, sexualitate osasungarria eta asebetegarria garatuz.

*Gogoratu aurrez izena eman beharko dela Emakumeen Txokoan bertan edota 688 751 000 telefonora deituta.
Leer más
hace un año
LGTBI+ diagnostikoa aurkeztu berritan, topagune baterako beharra jaso genuen. Hori dela eta, urriaren 3an herriko LGTBI+ pertsonen lehenengo topaketa egingo da arratsaldeko 18:30ean Azpeitiko Emakumeen Txokoan.
Animatu parte-hartzera!
Leer más
hace un año
Gaurtik irekita da Jabetze Eskola eta bestelako ikastaroetan izena emateko epea irailaren 27a arte.

📖 Hemen irakurri dezakezue eskaintza osoa: https://tr.ee/p4t7-zO5wG

📞 Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi teléfono zenbaki honetara: 688751000

Animatu parte-hartzera!! 😉💜
Leer más
hace un año
Askotariko gaien inguruko informazio eta aholkularitza ematen dugu Emakumeen txokoan.

Gerturatu nahi duzuenean harrerara bai bertako zerbitzuez informatzeko, bai bestelako berdintasun gaietan aholkularitza eskatzeko.

Gainera, telefonoz eta whatsapp-ez egiten dugu arreta. Edozer gauza, hemen egongo gara: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 19:00etara eta ostiraletan 9:00etatik 14:00etara.
Leer más
hace un año
Indarkeria matxistak askotariko aurpegiak dituela diogu, baina ez da beti erraza horiek identifikatzea eta, gutxiago, nola aurre egin jakitea. Zoritxarrez, normalizatuta ditugu tratu txarretan oinarritutako harremanak, askotan, indarkeriazkoak diren jokabideak identifikatzeko zailtasunak izateraino.

Horregatik, indarkeria horiek identifikatzeko, izena jartzeko eta aurre egiteko baliabideak eskaintzen ditugu, baita babesleku emozionalerako zein sozialerako guneak eskaini ere. Hemen ez zaitugu ep
Leer más
hace un año
Askotan erreminta falta dela-eta, etxeko konponketak egiterakoan geure autonomia sustatzea zaila egiten zaigu, eta besteen esku uzten dugu, haiekiko dependentzia garatuz.

Beraz, etxeko obra edo lan txikirik egin nahi baduzu eta erremintarik ez izanez gero, pasatu Emakumeen Txokotik eta mailegatu behar duzuna.

Animatu zeure etxeko konponketa txikiak egitera!!
Leer más
hace un año
Ba al zenekien 300 liburutik gorako liburutegi feminista dugula Emakumeen Txokoan?

Askotariko gaiak jorratzen dituzten irakurgaiak eta ikus-entzunezkoak aurki ditzakezue bertan: autore emakumeak, genero rolen analisia, teoria feminista(k), LGTBI+ gaiak, sexualitatea,...

Maileguan hartu ditzakezue hilabetez.

Ez galdu aukera!! 📚💜
Leer más
hace un año
Gure artean askotariko topikoak, beldurrak eta aurreiritziak ditugu giza sexualitatearen inguruan.
Horiei aurre egiteko asmoz, jendarteko aniztasuna kontutan hartuta eta pertsona bakoitzaren berezko moduak eta berezitasunak abiapuntutzat hartuta egiten da lan zerbitzu honetan; besteak beste, nortasunari, desioei eta beldurrei bere lekua ematen zaie.

Honako gaiak jorratu ohi dira:

- Bikote eztabaidak gutxitzea.
- Sarketarekin izan ditzakegun zailtasunak konpontzea
- Bestelako praktika erotikoak
Leer más
hace un año
Hartu dezakezu Emakumeen Txokoko aholkularitza juridikorako hitzordua!

Irule Abokatuak elkarteko kideek bideratzen dute zerbitzua eta edonolako zalantza juridikoak argitzen dituzte.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu edo idatzi 688 751 000 telefonora.
Leer más
hace un año
Martxan gaude!!

Ekin diogu ikasturte berriari eta eskaintza zabala labean dugu, ateratzeko zain.

Gaurtik aurrera, ohiko ordutegian, harrera zerbitzua irekita izango da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 19:00etara.

Bitartean, egon adi gure sareei!! Askotariko formakuntzak, ikastaroak, parte hartze guneak izango ditugu aurrerantzean, ez galdu parte-hartzeko aukera!

🧡
Leer más
hace un año
Matazak Azpeitiko emakumeen memoria berreskuratzen hasteko ibilbidea da. 9 geldialdi ditu, hainbat emakume-kolektibori eskainiak daudenak. Bihar egingo dugu ikasturte honetako azken aurkezpen dinamizatua. Animatu parte hartzera!! 🧶
Leer más
hace un año
Dagoeneko hiru aste pasa dira Azpeitiko LGTBI+ errealitateen erradiografia eta neurriak aurkeztu genituenetik. Aurkezpen egunean oso azkar amaitu zitzaizkigun diagnostikoa jasotzen duten liburuxkak eta, agindu bezala, tirada berria inprimatu dugu.

Liburua nahi duenak Emakumeen Txokoan jaso dezake. Gogoratu, udako ordutegiarekin gaudela: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Ale fisikoa ordez digitala nahi duenak, ordea, @azpeitikoudala -ko web-orrialdean eskura dezake.
Leer más
hace un año
Uztailean zehar Urola Turismoko kideekin elkarlanean norbanakoei bideratutako zenbait aurkezpen ibiltari antolatu ditugu, besteak beste, Azpeitiko bizilagunek eta ingruko norbanakoek proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dezaten.

🗓️ Datozen aurkezpen datak:
- Uztailak 4, osteguna, 12:00etan
- Uztailak 9, asteartea, 17:00etan
- Uztailak 19, ostirala, 12:00etan

💬 Saioak gidatuak izango dira eta euskaraz emango dira azalpenak.

Animatu parte hartzera!! 🧶
Leer más
hace un año
Eder Iturralde (Euskal Herria) eta Fernanda Falcao (Brasil) izango ditugu gurean trans errealitateen inguruan mintzatzen. Hizlariek marko orokorra eskaintzeaz gainera, herrialde ezberdinetako bizipenen errelatoak partekatuko dituzte. Animatu parte hartzera!
Leer más