Empresas de Deporte, Cultura y Tiempo libre de Azpeitia

Procesando la información...
Asociación

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartea

Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkartea Azpeitian tokiko merkataritza sustatu eta indartzen duen erakundea da. Merkatariei laguntza eskaintzen diegu garapen ekonomikoa eta komunitatea bultzatu nahi duten ekimen, ekitaldi eta programen bidez. Bat egin gurekin eta lagundu gure ingurune komertzialaren hazkundean.

Deporte, Cultura y Tiempo libre

Jostaldi Kirolak

Jostaldi Kirolak es una tienda online y offline de artículos deportivos y de ocio. Llevamos más de 40 años al frente de la tienda, con una misión: equipar a nuestros clientes para que puedan disfrutar del deporte y de su tiempo de ocio con prendas bonitas y de primera calidad. Para ello, ofrecemos a nuestros clientes, productos de una variada gama de precios, para que cada cual encuentre lo que más le conviene.
Deporte, Cultura y Tiempo libre

Ciclos Beni

Kirola
Asociación

Marea Urdina

Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa lortzeko elkartea / Asociación a favor de la inclusión de las personas con diversidad funciona
Asociación

Emakumeen Txokoa

Azpeitiko Emakumeen Txokoa, mugimendu feministaren borroka eta aldarriari esker, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko ekipamendu publikoa da. Horretarako, jatorri, kultura eta ezaugarri anitzetako emakumeak ahaldunduntzen ditu, baliabideak eskaintzen dizkie eta parte hartze soziopolitikora gerturatzen ditu. Betiere, indarkeria matxista gainditzea eta genero berdintasuna ipar izanda. 


ZERBITZUAK

  • Harrera eta informazio zerbitzua: Emakumeei zuzendutako zerbitzuei buruzko informazioa. Indarkeria matxista kasuetarako informazioa. Protokolo eta jarraibideen aholkularitza. Herriko parekidetasunerako baliabideen informazioa. Izen emateak. Gela eskaerak. Hitzorduak...
  • Jabetze eskolak: Emakumeei bideratutako zerbitzua, zeinaren helburu nagusia haien ahalduntzea sustatzea den. Hain zuzen ere, emakumeei beren burua eta bizitzaren jabe izateko tresnak eskainiko zaizkie. Era berean, maila pertsonalean eta kolektiboan indartu, elkarrekin ikasi, errealitateari ikuspegi feminista batetik begiratu eta beraien arteko parte-hartze soziopolitikoa handitzen lagunduko dien topagunea da.
  • Desahalduntze eskolak: Gizonei bideratutako zerbitzua da, genero-rol tradizionalei aurre egiteko gunea. Tailerrak eta eztabaidak eskaintzen dituzte, gizonek gizartean duten eginkizunari buruz hausnar dezaten eta genero-desbedintasunak zein indarkeria matxistak betikotzen dituzten portaerak desikas ditzaten. Gizon kontzienteagoak sortzea bilatzen dute, harreman parekideak eta indarkeriarik gabekoak sustatuz.
  • Aholkularitza juridikoa: Prozesu judizialen inguruko informazioa eta hauen inguruko aholkularitza feminista eskaintzen duen zerbitzua da. Emakumeek beraien prozesuetan autonomia eta ahalduntzea garatzeko tresnak eskaintzen dira. Askotariko gaiak jorra daitezke. Bi ostegunean behin izaten da eta aurrez hitzordua hartu behar da ezinbestez.
  • Lardaxka: Sexu, genero eta bikote aholkularitza: Sexuaren, generoaren eta sexuen arteko harremanen inguruko ezinegonak, zalantzak eta zailtasunak argitzeko zerbitzua da. herritar orori zuzenduta dago eta banaka, bikotean zein kolektiboan erantzungo da. Bi asteartean behin izaten da eta aurrez hitzordua hartu behar da ezinbestez.
  • Indarkeria matxistari aurre egiten: Egungo jendartean, emakumeok emakume izateagatik indarkeria matxista pairatzen dugula jakina da. Beraz, indarkeria motaren bati aurre egin badiozu noizbait, aurre egiten ari bazara edo egoera horretan dagoen norbait ezagutzen baduzu, babesleku emozional et asozialerako espazioa dugu Emakumeen Txokoan. Maila indibidualetik harago, kolektboan elkar zaintzeko espazioa, alegia.
  • Gune informala: Emakumeen arteko ezagutza-trukea sustatzeko diseinatutako elkarrekintza informalerako espazioa da. Toki honek erabiltzaileen arteko harreman-sareak sortzea du helburu.
  • Mailegu zerbitzuak: Bi mailegu zerbitzu nagusi daude 1) Liburutegi Feminista eta 2) Erraminta mailegua. Bien funtzionamendua antzekoa da, herritarrei aukera ematen zaie denbora-tarte jakin baterako (hilabete) liburuak edota erremintak maileguan hartzeko. Epe horren ondoren, mailegua luzatzea nahi ez badu, erabiltzaileak hartutakoa bueltatzen du.



Asociación

Antxieta Arkeologi Taldea

Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen dugun irabazi asmorik gabeko talde kulturala gara.

Gure lana aurrehistoriako arrastoen aurkikuntzan oinarritzen da, bai haitzuloetan, baita aire librean ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean murgiltzen gara. Hau da, gure inguruetako aran eta mendietan miaketak eta zundaketak egin, laginak eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egiten diegu, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dugu material arkeologikoekin eta laginekin.

Lan hau arkeologo aditu baten zuzendaritzapean eta elkarlanean egiten dugu. Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak siglatu eta inbentariatzen dira. Ondoren, Gordailura entregatzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkeologia ondarearen gordetegia, dagokien katalogazio ofiziala egiteko eta ikerlari guztien eskura egoteko, informazio eta txosten guztiekin batera.

Deporte, Cultura y Tiempo libre

Erreka Bike

Kirola
Deporte, Cultura y Tiempo libre
Asociación

Kulturaz Kultur Kooperatiba

Kulturaz Kultur Kooperatibaren txokoa!
Sanagustin kulturgunean, Dinamoan zein Soreasu Antzokian antolatzen ditugun kultur ekitaldi, tailer eta antzeko saioen berri eskeiniko dizugu bertan.
Deporte, Cultura y Tiempo libre

Larrañaga Kirolak

Kirol arropa, oinetakoak eta osagarriak.
Arrantzarako arropa eta osagarriak.
Ehizerako arropa eta osagarriak.
Mendia, kanpiña, aisialdia.....
Hotel

Hotel Larrañaga

Ostalaritza
Asociación

ATZEGI

Adimen desgaitasuna duten pertsonen familien Gipuzkoako elkartea.

Gure helburuak:
- Familientzat erreferente izatea senidearen bizitzako momentu desberdinetan.
- Adimen desgaitasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea.
- Ingurune sentsibilizatu eta lagunkoi bat bultzatzea, desgaitasuna duten pertsonen partaidetza eta inklusioa sendotzeko.

Senideren bat izan eta bazkide egin nahi baduzu, deitu (943)42.39.42ra.

Deporte, Cultura y Tiempo libre
Asociación

Mugat Elkartea

Zure etxean bizitzen jarrai dezazun, behar duzun laguntzaile pertsonala aurkitzen lagunduko dizugu, zure beharrei hobeto datorkiena eta hobekien zainduko zaituena eskaintzea baita gure helburua. 
Deporte, Cultura y Tiempo libre
Asociación
Asociación