hace 2 meses
Joan den igandean Urrestilako Uresaundi baserrira bisita egin genuen, laborantza biologikoaren eta intsektuen inguruan ikasteko.
Mila esker egindako harrerangatik!!!
Leer más
hace 3 meses
Aurtengoan ere ilusio handiz dantzan ederki ospatu ditugu San Juandegiko festak!!!!
Leer más
hace 3 meses
Larunbatean Azpeitiako kuadrilak harrera egin zien Gipuzkoako eskualde desberdinetako lagun taldeei. Festa egun ederra pasa zuten elkarrekin!
Mila esker egun hau posible egin zenuten guztiei!!!
Leer más
hace 4 meses
Laister "Kuadrilen Eguna" ospatuko dugu Azpeitian.
Maiatzaren 24ean ATZEGIko bailara desberdinetako lagun taldeak festa egun batetaz gozatzeko elkartuko gara Azpeitian.
Gu jada ari gara egun hori prestatzen!!!
Leer más
hace 5 meses
Aste honetan Lander, Eli, Naroa eta Carmen Deuston izan ziren beraien egunerokotasunaren berri emateko.
Bertaratu ziren ikasleek egindako galderak erantzun zituzten eta adimen desgaitasuna duten pertsonen errealitate anitzak gerturatu zizkieten.
Leer más
hace 6 meses
Larunbatean kaldereroetan parte hartu genuen eta gustora ibili ginen.
Karnabaletan ere ikusiko dugu elkar!!!
Leer más
hace 7 meses
Gure erakusketa Gaztelekuan izan da eta baita Irati eta Eli ere, bertara inguratu diren gazteekin hitzegiteko.
Mila esker guztiei, gure mezua zabaltzen laguntzeagatik!!!
"Ni zu bezalakoa naiz! Onar nazazu naizen bezala!!"
Leer más
hace 7 meses
"Batzuetan laguntza behar dut. Eta ZUK?"
Galdera horrekin hasera ematen diogu gure erakusketari.
Laister ikusgai izango da Azpeitiako Gaztelekuan!!
Leer más
hace 8 meses
Aurtengoa ere egin dugu!!!
2024ko San silbestre lasterketa irekian parte hartu dugu. Atzegik beti jarraituko du inklusioren alde lanean eta ekintzetan parte hartzen.
URTE BERRI ON!!!!
Leer más
hace 8 meses
Bihar, abenduak 31, 23. Azpeitiko Sansilbestre ospatuko da. Urtero bezela Atzegiko taldetxo bat hor izango gara lasterketa irekian parte hartzen. #azpeitiadanontzat
Leer más
hace 8 meses
ATZEGIko familion partez,
Eguberri on eta ondo pasa festak!!!
Leer más
hace 9 meses
Gure gazte taldeak, Santo Tomasak ere kuadrillan ospatzea gogoko dute. Atzegiko lokalean txorixo eta taloak izan dira protagonistak.
Ondo pasa Santo Tomasak!!!
Leer más
hace 9 meses
Txolarte taldeak, Atzegiko lokala, gabon giroaz apaindu du. Lan bikaina kuadrila!!!
Leer más
hace 9 meses
Gaur, euskararen eguna izateaz gain, desgaitasuna duten pertsonen nazioarteko eguna da.
Bi gaiak uztartuz, hemen duzue bertso bat:

Abenduaren 3a ospatuz
euskeran egun bezela
jakin zazue munduan beste
zerbait gogoratzen dala
desgaitasuna duten pertsonen
aldeko egun mundiala
ez ahazteko haiek gaitasun
askoren jabe dirala
eta nahiz izan haundi, txikia
estua edo zabala
mundu honetan bakoitzak leku
duin bat aurki dezala

L. O.
Leer más
hace 9 meses
Urtero egin ohi duten bezala, Eli, Igor eta Irune Elikagaien Bankuko bilketan boluntario lanetan aritu dira.
Bereziki gustokoa dute bilketa honetan laguntzea eta gogotsu jardun ziren!
Leer más
hace 9 meses
Iraurgiko ikasle hauek ATZEGIn boluntario izatera animatu dira. Pozgarria da guretzat!!!
Zalantzarik ez dugu guztiontzat aberasgarria izango dela!
Leer más
hace 10 meses
Informatuta egotea garrantzitsua dela argi izanda, bailarako lan taldetik informazio saio bat antolatu dugu.
Leer más
hace 10 meses
Nora, Luken eta Arturok gogotsu hartu zuten parte "Azpeitiako II Zumba Solidarioan".
Bertan bilduriko dirua "Minbiziaren aurka Gipuzkoan" elkartearentzat izango da.
Eskerrik asko Zumba Azpeitiakoei parte hartzeko gonbitea luzatzeagatik!
Leer más
hace 10 meses
Ari gara gure mezua Gipuzkoako txoko guztietara zabaltzen. Larunbatean Elik Azpeitiako dendetan zehar zabaldu zuen. Eskerrik asko dendariei gure kanpainarekin bat egiteagatik!
"Orain duzu aukera. Egin zaitez boluntario"
Leer más
hace 10 meses
Atzo eman genion hasera gure sentsibilizazio kanpainari.
"Orain duzu aukera. Egin zaitez boluntario" lelopean, boluntario bila gabiltza.
Ez da formakuntza zehatzik behar, ez dago zertan gaztea izan beharrik.
Gogoa eta denbora libre piska bat, besterik ez da behar!!!
Hurbildu ATZEGIra (943.42.39.42) eta boluntario izateko hobekien egokitzen zaizun modua topatuko dugu!!
Leer más
hace un año
Ostiralean Elik eta Landerrek, biak Azpeitiarrak, Deustoko ikasle batzuekin beraien esperientziak konpartitu zituzten.
Sentsibilizazio lanean pauso bat gehiago!!!
Leer más
hace un año
Gaur Iraurgin izan gara bertako ikasleei ATZEGIn boluntario izateko dauden aukerak esplikatzeko. Zuk ere boluntario izan nahi? Horrela bada, jarri gurekin harremanetan.

Mila esker Eli, Irati eta Oianeri lan horretan laguntzeagatik!
Eta baita Iraurgiri ere aukera eskaintzeagatik!
Leer más
hace un año
Atzo Jon Maiaren "Kantu berri bat gara" kontzertuan gure kide den Ander Alberdik parte hartu zuen.
Ondo merezitako txalo zaparrada jaso zuten!!!
Leer más
hace un año
Mila esker Kilometroko antolatzaileei guztiok gogoan izan eta guztiontzako jai eguna antolatzeagatik!
Pauso bat gehiago aniztasunaren alde.
Leer más
hace un año
Eskualdeko lan taldea atzo bildu ginen gure mezua Azpeitian eta bailara osoan nola entzun arazi aztertzeko.
Laister aurkeztuko dugu 2024ko sentsibilizazio kanpaina!
Leer más
hace un año

Orain urtebete inauguratu genuen gure lokal berria (Perez Arregi plazan). Urte honetan gauza ugari egin ditugu bertan:
- Gaztelania, eskulana eta sukaldaritza ikastaroak,
- hitzaldi eta bilerak bazkideekin,
- minbiziaren aurkako prebentzio saioa
- eta baita bailaran egiten dugun sentsibilizazio lana antolatu ere.
Gainera gazte kuadrilarentzat beraien lokala da, lagunekin gustora egoteko!!!
Leer más
hace un año
hace un año
Guk ere herriko parte izan nahi dugu eta atzo “Azpeitia dantzan”en parte izan ginen Soreasun.
Leer más
hace un año
hace un año
oporraldietako txandak hasi dira
Leer más