12 de noviembre de 2024 16:25
Desboteretze eskolako lehen ikastaro honetan, gizonek*, feminismoaren nondik norakoak jorratzeko parada izango dute. Izan ere, lanketa indibidual zein kolektiboa egiteko, ezinbestekoa da lehenik oinarri teorikoetan sakontzea eta horien inguruan hausnartzea, gerora ibilbidea aterki berdinaren azpian abiatzeko.

Saioan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Horretarako, Emakumeen Txokora etor zaitezkete edota 688 751 000 telefonora deitu.

Animatu parte hartzera!