Emakumeen Txokoa
Azpeitiko Emakumeen Txokoa, mugimendu feministaren borroka eta aldarriari esker, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko ekipamendu publikoa da. Horretarako, jatorri, kultura eta ezaugarri anitzetako emakumeak ahaldunduntzen ditu, baliabideak eskaintzen dizkie eta parte hartze soziopolitikora gerturatzen ditu. Betiere, indarkeria matxista gainditzea eta genero berdintasuna ipar izanda.
ZERBITZUAK
- Harrera eta informazio zerbitzua: Emakumeei zuzendutako zerbitzuei buruzko informazioa. Indarkeria matxista kasuetarako informazioa. Protokolo eta jarraibideen aholkularitza. Herriko parekidetasunerako baliabideen informazioa. Izen emateak. Gela eskaerak. Hitzorduak...
- Jabetze eskolak: Emakumeei bideratutako zerbitzua, zeinaren helburu nagusia haien ahalduntzea sustatzea den. Hain zuzen ere, emakumeei beren burua eta bizitzaren jabe izateko tresnak eskainiko zaizkie. Era berean, maila pertsonalean eta kolektiboan indartu, elkarrekin ikasi, errealitateari ikuspegi feminista batetik begiratu eta beraien arteko parte-hartze soziopolitikoa handitzen lagunduko dien topagunea da.
- Desahalduntze eskolak: Gizonei bideratutako zerbitzua da, genero-rol tradizionalei aurre egiteko gunea. Tailerrak eta eztabaidak eskaintzen dituzte, gizonek gizartean duten eginkizunari buruz hausnar dezaten eta genero-desbedintasunak zein indarkeria matxistak betikotzen dituzten portaerak desikas ditzaten. Gizon kontzienteagoak sortzea bilatzen dute, harreman parekideak eta indarkeriarik gabekoak sustatuz.
- Aholkularitza juridikoa: Prozesu judizialen inguruko informazioa eta hauen inguruko aholkularitza feminista eskaintzen duen zerbitzua da. Emakumeek beraien prozesuetan autonomia eta ahalduntzea garatzeko tresnak eskaintzen dira. Askotariko gaiak jorra daitezke. Bi ostegunean behin izaten da eta aurrez hitzordua hartu behar da ezinbestez.
- Lardaxka: Sexu, genero eta bikote aholkularitza: Sexuaren, generoaren eta sexuen arteko harremanen inguruko ezinegonak, zalantzak eta zailtasunak argitzeko zerbitzua da. herritar orori zuzenduta dago eta banaka, bikotean zein kolektiboan erantzungo da. Bi asteartean behin izaten da eta aurrez hitzordua hartu behar da ezinbestez.
- Indarkeria matxistari aurre egiten: Egungo jendartean, emakumeok emakume izateagatik indarkeria matxista pairatzen dugula jakina da. Beraz, indarkeria motaren bati aurre egin badiozu noizbait, aurre egiten ari bazara edo egoera horretan dagoen norbait ezagutzen baduzu, babesleku emozional et asozialerako espazioa dugu Emakumeen Txokoan. Maila indibidualetik harago, kolektboan elkar zaintzeko espazioa, alegia.
- Gune informala: Emakumeen arteko ezagutza-trukea sustatzeko diseinatutako elkarrekintza informalerako espazioa da. Toki honek erabiltzaileen arteko harreman-sareak sortzea du helburu.
- Mailegu zerbitzuak: Bi mailegu zerbitzu nagusi daude 1) Liburutegi Feminista eta 2) Erraminta mailegua. Bien funtzionamendua antzekoa da, herritarrei aukera ematen zaie denbora-tarte jakin baterako (hilabete) liburuak edota erremintak maileguan hartzeko. Epe horren ondoren, mailegua luzatzea nahi ez badu, erabiltzaileak hartutakoa bueltatzen du.
Contacto
Azpeitiko Emakumeen Txokoa
943 157 055
emakumetxokoa@azpeitia.eus
Ver en Mapa
Compartir
Guardar
contacto
contacto
Goiko Kale, 12 behea 20730 Azpeitia Gipuzkoa Spain