30 de diciembre de 2025 13:50
✨ Gabonetako sariak banatu ditugu Azpeitian! ✨

Gaur eguerdian, Sanagustin Kulturgunean, Azpeitiko Udalak eta BERTAN Merkatari Elkarteak Gabonetako sariak banatzeko gala egin dugu. Herriko merkataritza eta herritarren parte-hartzea izan dira protagonista 💛

🎄 XIV. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketako irabazleak:
🥇 Inar Optika (600€)
🥈 Kontxi Arraindegia (400€)
🥉 Irene Altuna (200€)

Zorionak hirurei, erakusleihoek Gabonetako giro berezia eman diotelako herriko kaleei!