2024ko maiatzaren 14a 14:36

SAN IGNAZIOREN JAIOTETXEA

Santutegiaren harresien barruan dago. Loiolako Beltrán Yañezek eraiki zuen, XIV. mendean, oinaztarren eta ganboatarren arteko gerren garaian. 1456an, dorrea moztu egin zioten eta jabea, Loiolako Juan Pérez (San Ignazioren aitona) erbesteratu egin zuten Ximena de la Fronterara. Dorrea 1461ean eraiki zuten berriro, baina, erregearen aginduz, ez harriz, adreiluz baizik, eta dorrearen harresiak altueraz txikiagoak egin zituzten gainera. Eraikina Iraurgi bailaran hain hedatua dagoen arte mudejarraren eredu bikaina da, eta bertan jaio eta hezi zen Loiolako Ignazio.

---
Argazkia Javi Guerra Hernando https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Loyola_%28Guip%C3%BAzcoa%29-Casa_natal_de_San_Ignacio.jpg
(CC BY-SA 3.0 lizentzia https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.es)