2024ko maiatzaren 14a 14:35

Magdalenako Ospitalea eta Baseliza

1535ean, Parisen ikasketak amaitu eta gaixorik iritsi zen Azpeitira Loiolako lñigo eta ostatu, bere familiaren dorrean ederki asko hartu ordez, legenardunentzako ospitale honetan hartu zuen, gaixo pobreenen ondoan. Esaten denez, leku honetan egon zen hiru hilabeteetan zehar, predikatzen aritzen zen baseliza honetan, Elosiagako Ama Birjinaren baselizan alegia, eta Soreasuko San Sebastian parrokian; gaixo eta babesgabeentzako janari eta laguntza eske ere ibiltzen zen kaleetan. Gaur egun, garai bateko ospitale hura ignaziotarren interpretazio zentro gisa erabiltzen da.

---
Argazkia Iñigo Peña https://es.wikipedia.org/wiki/Ermita_de_la_Magdalena_%28Azpeitia%29#/media/Archivo:RI-51-0001477._Casa_de_la_Magdalena..jpg
(CC BY-SA 3.0 lizentzia https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.es)