2024ko apirilaren 24a 13:34

Soreasuko San Sebastian Eliza

Badirudi tenplarioen garaian eraiki zutela eta XVI eta XVIII. mendeen artean aldaketa handiak egin zizkiotela; dorrea baino ez zen geratu, baina oso itxuraldatuta. Jatorrizko portikoa 1771n kendu eta aurpegi berria jarri zioten, Ventura Rodriguezek diseinatu eta Francisco lberok egina. Elizak zortzi kapera ditu. Kaperen artean, Bakarnerena nabarmendu behar da: Errenazimenduko harribitxia da eta, bertan, Nicolás Sáez de Elolaren hilobia dago, Pizarro Peruko konkistatzailearen laguna. Azpimarratzekoak dira, baita ere, aldare nagusiko erretaula barrokoa eta pontea, Loiolako Ignazio bataiatu zenekoa hain zuzen.

---
Argazkia Iñigo Peña https://es.wikipedia.org/wiki/Archivo:RI-51-0005134_Iglesia_de_San_Sebastian_de_Soreasu.jpg
(CC BY-SA 3.0 lizentzia https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.es)