2024ko apirilaren 24a 13:32

Udaletxea

Lehen, udala beste eraikin batean egon zen, "Kontzeju plazatxoan", eta eraikina oraindik kontserbatzen da; gaur egun, berriz, Lázaro de Lainceriak eginiko eraikinean dago. Egungo udaletxea 1711n eraiki zuten, agustindarren komentutarako, eta, komentu gisa, 1840 arte erabili zen, harik eta Mendizabalen Desamortizazioaren ondorioz fraideek eraikina utzi behar izan zuten arte, eta, 1842an, Estatuak eraikina Udalari transferitu zioen, eraikinaren zati bat irakaskuntzarako erabiltzeko baldintzarekin. Udaletxe barruan, oraindik gordetzen da komentu garaian eliza izan zena; gaur, desakralizatua eta kulturagune bihurtua dago.

---
Argazkia Zarateman https://es.wikipedia.org/wiki/Archivo:Azpeitia_-_Ayuntamiento_1.JPG
(CC BY-SA 3.0 lizentzia https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.es)