Ongi etorri “Preziyo Juxtue” lehiaketara!

Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak “Preziyo Juxtue” lehiaketa dibertigarrian parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Produktuz osaturiko erakusleihoa ikusgai dago Nafarroako Rural Kutxaren bulegoan (Foru Ibilbidea, 10, Azpeitia).
Zure erronka da erakusleihoaren prezio osoa asmatzea edo ahalik eta gehien hurbiltzea, prezioa gainditu gabe.

Parte hartzeko, egin behar duzun bakarra da:

  1. Erosketa bat egitea kanpainari atxikitako Azpeitiko dendetan.
  2. Erosketa burutzean kodea daraman txartela lortuko duzu.
  3. Osatu webgune honetan aurkituko duzun galdetegia zure datuekin eta erakusleihoaren prezioarekin.

Parte-hartzaileen artean, preziora gehien hurbiltzen denak erakusleihoan dauden produktu guztiak eskuratuko ditu.