
Azpeitiko Azoka Plaza
2018ko otsailaren 3an inauguratu zen Azoka Plaza berria. Bertako eta garaiko produktuek duten balioa eta kalitatea azaldu dira erakuslehio erosoan eta dotorean. Hori guztia eta gehiago lortu du Azoka Plazak. Izan ere, tradiziotik abiatuta, etorkizuna eraikitzeko eta gizartea eraldatzeko tresna bihurtu da. Ekoizleek eta Elikaguneak oreka perfektua osatzen dute, bertako eta inguruko produkturik onenak eskaintzerakoan.
Azpeitia eta inguruko lurretan zein baserrietan ekoiztutako produktuak astearte, ostegun, ostiral eta larunbatetako azokan nahiz Elikaguneko apaletan aurki ditzazkete bezeroek.