21 de enero de 2025 20:03
GURE ZIRKUA - TAILERRA
Inicio: 08/02/2025 10:00
Fin: 09/02/2025 13:00
Dinamoa sormen gunea
Kulturaz kooperatibak ZIRKU TAILERRA antolatu du Gure Zirkuarekin elkarlanean.
Otsailak 8-9: larunbat eta igande goiza
11:00 - 14:00 (guztira 6 ordu)
6 eta 100 urte bitartekoentzat
Zirkura gerturatzeko aukera izango dute partaideek Gure Zirkuko artisten eskutik. Aukera berezia izango da karpa barruan gertutik ikusi ditugun artisten eskutik zirkuko hainbat diziplina ezagutu eta hauekin esperimentatzeko. Azpeitiko Dinamoa sormen gunean burutuko da 6 orduko tailerra, 2 egunetan banatuta, otsailaren 8 eta 9an, eta 40€ko kostua izango du pertsonako (30€ Kulturaz kooperatibako kultur bonudunentzat).
Tailerra zirkura gerturatu eta honetaz gozatzeko grina duen 6 eta 100 urte bitarteko orori zabalduta dago. Adin tarte zabala eskaini nahi izan dute Gure Zirkuko arduradunek zirkura gerturatzeko aukera inori ez mugatzeko asmoz.
Iker Galartzak duela sei urte sortutako lehen euskal zirku ibiltaria da Gure Zirkua. Euskal Herriko hainbat eta hainbat txokotan izan dira karpa muntatu eta zirkuak duen xarma berezi horrekin ikuslegoa gozarazi eta hunkitzen. Gutxi dira ekimen hau gertutik ikusi ez dutenak. Tailer honetan, ordea, inoiz ez bezalako gertutasunez gozatu ahal izango dute parte hartzaileek.
Sarrerak / Kultur bonoa: https://entradium.com/eu/events/gure-zirkua-gaztetxoentzat-tailerra