“Ai amatxo ez dut hazi nahi” abesten zuen Urtz taldeak aspaldi, baina bizilege ditugu haztea eta heztea. Etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea. Atarian dugu 2025-26 ikasturterako umeen matrikula egiteko epea, ikastetxea aukeratzeko garaia, alegia.
Euskal Herri osoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ere, asko gara guztiona eta guztiontzat den Hezkuntza Publikoaren aldeko hautua egiten dugunak.
ETORRI GUREKIN EUSKAL ESKOLA PUBLIKORA!