3 de octubre de 2025 13:55
Gaurkoan Bolibia, Kolonbia, Peru eta Ekuadorreko emakume talde baten bisita izan dugu Hegoa institutuaren eskutik. Ekoizle zein lehen sektoreari lotutako eragile ezberdinetako kideak osatutako taldea izan da. Azpeitiko Azoka Plaza eta Elikaguneko proiektuak ezagutzeko aukera izan dute eta guk ere beraien esperientzietatik ikasteko aukera izan dugu. Plazer bat izan da! @urkome_lge @azokaplaza