2025ko ekainaren 25a 08:34
Bertako eta garaiko produktuak kontsumitzearen onurak azpimarratuz, Azokatik Mahaira sukaldaritza tailerra egingo da Anne Otegi sukaldaria eta Aitziber Aizpuru nutrizionistaren eskutik.
Tailerra herritar guztiei irekita dago eta parte hartzeko naikoa izango da azokara gerturatzea.
Tailerrean sukaldatutako platera zuzenean dastatzeko aukera egongo da saioaren amaieran.
Errezetak eta nutrizio aholkuak banatuko dira.