2024ko ekainaren 17a 07:34
Ostiral arratsaldeko azokan sukaldea bertatik bertara
Hasiera: 2024-06-28 14:30
Amaiera: 2024-06-28 17:30
Plaza nagusia 11 - Azoka Plaza
Ekainaren 28an, ostiral arratsaldetan ospatu ohi den azokako bereizgarria showcooking saioa izango da. Osoa Cooking-eko Aneren eskutik, azokan aurki ditzakegun produktuekin egin daitezkeen jaki ezberdinak ezagutu, sukaldatu eta dastatzeko aukera izango dugu.