2026ko urriaren 19a 13:14
🎁 Hasi da TONBOLA jasangarria! 🌿

Urriaren 19tik 25era, Azpeitiko saltokietan erosketak egiteak saria izan dezake! Baita Azkoitikoetan ere!

🎟️ Erosketa egitean, boleto bat jasoko duzu, eta bertan ikusiko duzu saririk egokitu zaizun.
☕ Kafea eramateko termoak, jakiak eramateko zorroak… Egunerokoan berrerabiltzeko opariak ditugu zure zain, ohitura jasangarriagoak sustatzeko eta erabili eta botatzeko produktuen erabilera murrizteko.

Erosi herrian, berrerabili egunerokoan! ♻️