Enkarguk

Enkarguk

Enkarguk Azpeitian sortu den proiektu berritzailea da, tokiko merkataritza eta azoka indartzeko zerbitzu gisa.

Ekimenaren helburua merkataritzako transakzioak modernizatzea eta erraztea da, online salmenta zerbitzuak eskainiz. Gainera, garraio jasangarrien bidez (triziklo elektrikoa eta auto elektrikoa), banaketa zerbitzua eskaintzen du etxean edo kontsigna adimenduetan entregak burutuz. Bezeroari ordaintzeko modu zabala eskaintzen zaio eta egokien datorkion banatze ordua errespetatzen da.

Orain erosketak whatsapp bidez egiten dira, baina laister aplikazio bat izango dugu, Azpeitiko saltokietan eta azokan aurkitu dezakezun edozer eskatzeko aukera ematen duena: janaria, arropa, elektrogailuak... Nahi duzun guztia!

Harremanetarako deitu edo idatzi 688 818 777 telefonora.

Informazio gehiago:
Enkarguk.eus


Une honetan ez dago emaitzarik.